UNTXITXO TXURIA

UNTXITXO TXURIA

01-05-2014
TAMAINA HANDIA
9788476818237
32
304
220x220 mm
EUSKERA
ALBUMES ILUSTRADOS
agotado
PVP
13.00

Sinopsis

Portugalgo ahozko ipuin baten egokitzapena dugu istorioa, haur txikientzat ezagunak diren ipuin kateatuen familiakoa. Ahozko baliabide estilistikoak erabiltzen ditu: dela errepikapena, dela onomatopeia edota ekintzen erritmo jarraitua.

Aipagarriak dira, bestalde, Óscar Villan-en marrazkiak, guztiz originalak eta espresionistak direnak. Orrietan kolore bera errepikatzen da (testu errepikagarriarekin batera), eta halako ukitu pertsonalizatua ematen die, nola testuari hala liburuari.

Ipuin dibertigarria, katartikoa eta haurrengan barrea eragingo duena berehala. Batetik, istorioan agertzen diren errimak oso dibertigarriak direlako; eta bestetik, irrigarriak direlako inurria bezalako pertsonaia txikiak pertsonaia boteretsuaren aurrean erabiltzen dituen estrategiak, barre algarak sortzeko modukoak.

Ilustrazio sari nazionala lortu zuen liburuak 1999 urtean.

Album arrakastatsua, burutsua, barregarria eta itsu-itsuan erostekoa.

Más libros del autor