Sinopsis
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile,
eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzaileaà XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren
norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako
haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoaà
Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek,
haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik,
hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza,
klase-borroka, indarkeriakà Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu:
Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANVà
Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta
ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri
aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi
seinalaturik.