Sinopsis
Gizajo baten egunkaria saileko 17. alean, Greg Heffleyk ikasiko du famara iristeko bidea ez dela batere samurra. Rodrick anaiaren rock taldearekin biran joatea erabakitzen duenean, Gregek ez du sumatu ere egiten non sartzen ari den. Baina laster ikusiko du berandu oheratzea, kobratu gabe jotzea, taldekideekin etengabe liskarrean jardutea eta poltsikoan xentimorik gabe egotea talde rockeroen bizitzaren parte dela. Gregek lagundu ahal izango ote die taldekoei benetako rock izar bihurtzen? Edo orain arte bezala jarraituko ote dute, ez izan eta bai uste, kukurrukua jotzen?