NARRAZIO GUZTIAK 1979-1990

NARRAZIO GUZTIAK 1979-1990

30-11-2011
LITERATURA
9788497837583
336
140x215 mm
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
25.00

Sinopsis

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak.

80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko "Narrazioak", "Atabala eta euria" (1985) eta "Ipar aldeko orduak" (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak.

Más libros del autor