Sinopsis
Katta eta Lagunen bigarren ale honek 2024an zehar IRRIA aldizkarian argitaratu diren istorioen bilduma dakar. Hamar istorio biltzen ditu, hamar komiki, eta, bakoitzean, Kattaren lagun bat da protagonista: Ariela basurdea, Mozart txantxangoria, Greta tximeleta, Patziku trikua, Bertol hartza, Gaxuxa azeria, Potto eta Ttotto sugandilak, eta Sare, Kattaren lagun bereiziezina. Esaldi laburrak, errimak, abestiak, hots-hitzakà Miren Agur Meaberen testuek haurrentzako literatura bizi eta jostaria dakarkigute.