Sinopsis
Tita Llorens (Ciutadella 1968) igerilari handi bat da, zeharkaldi luzeak egiten dituena bai itsaso zabalean, bai lehorreko uretan.
Istorio polit honetan lagundu egiten diogu -bere iloba Miaren begiradatik- norberak nahi duena egiteko abentura ausartean, generoaren edo adinaren oztopei kasurik egin gabe.
Adoreari eta ekinari buruzko ipuin bat, belaunaldien arteko samurtasunez eta maitasunez jantzia.