GAUEZ HARRIZKO ZUBIAREN AZPIAN

GAUEZ HARRIZKO ZUBIAREN AZPIAN

20-09-2019
LITERATURA
9788490279465
371
410
140x215 mm
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
23.10

Sinopsis

Liburu berezia duzu esku artean: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak? gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa. Apurka, baina, ipuinen arteko loturak sumatzen ditugu, eta konturatuz goaz denen artean istorio osoago bat eratzen dutela, argumentu ondo lotua duen zinezko eleberri historiko bat.
Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna.

Más libros del autor