EUSKARAREN GENESIAZ

EUSKARAREN GENESIAZ

01-03-2019
SAIO ETA TESTIGANTZA
9788491720928
384
740
170x240 mm
EUSKERA
NAVARRA, COMUNIDAD FORAL DE
PAIS VASCO, COMUNIDAD AUTONOMA DEL
SOCIOLINGUISTICA
LINGUISTICA HISTORICA Y COMPARADA
GRAMATICA, SINTAXIS Y MORFOLOGIA
ESTUDIOS CULTURALES
PVP
24.00

Sinopsis

Lan honen helburua euskararen jatorria ikertzen saiatzea zen. Lehenbiziko erronka, baina, nondik heldu gaiari zen, nondik hasi. Hondarrean, gaurko euskara izan zen abiapun- tua, zehazkiago, gaurko esaldiak. Horretarako, gramatika liburuak arakatuz, bereziki EGLU gramatika-liburuetan aztertzen diren esaldi motak, hizkuntza osoa aztarnategitzat hartzea izan zen lana garatzea ahalbideratu zuena.

Edozein aztarnategitan bezala, hizkuntzarenean ere aztarnak geruzetan sedimentaturik agertzen dira; berezitasun batekin: esaldiak eta gramatika-osagarriak nahasirik daude sedimentu horietan. Esaldi bildumak geruzaz geruza induskatzerakoan, beraz, bazterketak egiteaz gain, kotak markatzea baitezpadakoa izan zen. Ondorioz, hizkuntza-egoera desberdinak, garaiak eta beste hainbat berri jaso eta aztertu ahal izan ziren, hainbat non, jatorriaren bilaketak hizkuntzaren genesian barnatzera bideratu baitzuen ikerketa.

Ondorioa liburu hau da. Bertan, J. M. Munarrizek ikerketa sakon eta harrigarriaren mailaz mailako prozesua eskaintzen du, euskararen barne-historia abiapuntuan, arkeologian erabili ohi denaren antzeko metodologiarekin garatua. Emaitza hizkuntzaren garabideari buruzko hipotesia da, euskararen genesiarena, alegia. Ekarpen ezinago berezia, beraz. Modu ulerterraz eta interesgarrian azaldua, ez bakarrik hizkuntz-adituentzat, euskararen garapenaz jakin-mina daukaten guztientzat baizik.

Más libros del autor