Sinopsis
Diotenez, Purpura kapitainaren itsasontziak egundoko altxor bat gordetzen du. Daniela ez da geldituko aurkitu arte. Eta aurkitzean, sorpresa handi bat izango du zain!
Kondairak dioenez, Purpura kapitainaren itsasontzi piratak lanbro sare erraldoi bat du atzetik, eta haren barruan hamaika aberastasun ezkutatzen dira. Danielak eta Kaiman Beltza ontziko eskifaiak Urrezko Irlaren kostaldean topatzen dute. Lanbro sare itxi bat dago alde denetatik. Bertako biztanle guztiak eguzki argirik gabe utzi ditu! Danielak kapitaina konbentzitu behar du, irlatik aldendu dadin, baina ontzigainera iristean? Pirata mamuz josita dago! Zer egingo du Danielak?