CHOCA ESOS CINCO! - DVD

CHOCA ESOS CINCO! - DVD

13-12-2007
9788497462969
95
135x190 mm
CASTELLANO
MATERIAL DIDACTICO
PVP
21.49

Sinopsis

DVD honetan bullying edo eskolako jazarpeneko kasuak kontatzen diren fikziozko bi film labur daude: Danielen historia eta Eleneren historia, eta baita bi fimen Nola egin zen ere.
Danielen historia. Lehen filmaren protagonista Daniel da. Bere gurasoekin eta arreba nagusiarekin bizi da. Andrés da Danielen adiskide mina; aspalditik ezagutzen dute elkar, eta eskolan eta eskolatik kanpo ere elkarrekin ibilitzen dira.
Daniel mutil lasaia da, eta ez zaio istiluetan sartzea gustatzen. Eduardo eta Jorge eskola bereko ikasleak dira, eta Danielen kontra dabiltza beti. Burlak institutuko patioan hasten dira, eta gero tabako-pakete bat eraman behar die egunero-egunero, bere pagarekin ordaindua?
Eleneren historia. Elene itxura normaleko neska bat da, nahiko irekia. Lagun talde bat du, Laura, Maider eta Raquelek osatua. Elene da taldearen gidaria. Raquelek paper hori bete nahi du, alegia, berak izan nahi du taldean liderra.
Gauzak aldatu egiten dira ordea, Elenek denboraldi luze batez etxean geratu behar baitu, ondoezik. Raquel haren faltaz aprobetxatzen da kanpaina bat egiteko gainerako lagunekin bere alde.
Nola egin zen. Making off honek bi filmak nola egin diren erakusten du, baina hori baino garrantzitsuago, antzezleekin egindako elkarrizketak tartekatzen ditu, eztabaida errazten eta pertsonaia bakoitzaren nolakotasuna aztertzen dutenak.
Ikus-entzuteko material hau, gida didaktikoaren laguntzaz, hezkuntza-programa nahitaezkoa da berdinen arteko jazarpenari, izan eskolakoa, familiakoa edo gizartekoa, aurrea hartzeko edota arintzeko.