Sinopsis
Antzezlan hau Aldra taldeari (gaztelaniaz, «La Manada») egindako epaiketaren transkripziotik abiatzen da, eta akusatuen eta salatzailearen deklarazio-zatiekin dago eraikia. Epaiketan, salatzaileak akusatuek baino xehetasun gehiago eman behar izan zituen bere intimitate pertsonalari buruz, eta kasuak irauli egin zituen maskulinitate-kontzeptua eta horrek gure gizarteko sexuarekin duen harremana. Epaiketak mugarria ezarri zuen arlo horretan.