AIREA EZ DA DEBALDE

AIREA EZ DA DEBALDE

21-11-2019
UPAINGOA SAILA
9788491721352
208
263
130x190 mm
EUSKERA
ENSAYOS LITERARIOS
PVP
16.00

Sinopsis

Ez zekiela ?zioen "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" liburuaren sarreran autoreak? irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik.

Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren ubera hari jarraitzen dio "Airea ez da debalde" honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da.

Indigena, beltz, nazio baztertuko, diru gutxiko, emakume edo errebelde izatearen zoritxarrez eta dohainez arituko gara. Noizean behin, telebistan bizi nahi ez duen eta kosmonauta izan nahi lukeen ume bat pasatuko da. Bizitzaren eta aniztasunaren aldeko erresistentzian, pertsonaia biziekin batera, mamuak ari dira: Eguzkia errona edatera gonbidatu eta goizaldetik zain dagoen Enriquito, Anai?s Ninekin besotik helduta Vedadoko 11 kalean barrena ibiliko den Bartolome Santa Teresa edo Carel Fabritiusen kardantxiloa.

Lezio batzuk ere izango dira, konfusioan. Esate baterako, Onelio Jorgeren eskutik ikasiko dugu bizitzan bi gose daudela, ogiarena eta koral zaldiarena. Errealitateagatik ez ezik, imajinazioagatik ere bizi garela.

Eta hitzak leku konpartituak direla, eta hizkuntza munduaren tamainako bizilekua dela. Eta agian konturatuko gara, Jose Lezamari esker, mihia haginen artean atxilotuta daramagun arren, mintzairena dela bizi dezakegun abenturarik handiena.

Más libros del autor