DON IBAIKO IPUINAK

DON IBAIKO IPUINAK

01-01-2007
9788496643871
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
12.05

Sinopsis

Liburu honetan 1917ko Iraultzaren ondorengo gerra zibilaren garaiko gertaera latzak eta familia gatazkak islatzen ditu Sholokhovek. Apaingarririk gabe ematen digu soldadu gorrien eta talde matxinoen arteko borroken berri, Don ibaiaren ertzetako kosakoen eguneroko gazi-gozoak antze handiz marraztuz. Hasiera-hasieratik murgiltzen gaitu giro horretan, bere begiekin ikusi zuena, bere belarriekin entzun zuena, bere sudurrarekin usnatu zuena helarazten digula.
Hona zer dioen bere autobiografian Mikhail Sholokhov Literatura Nobel saridunak: ?Gerra zibilean Don ibaiaren aldean egon nintzen. Hara-hona ibili nintzen 1920. urteaz geroztik Doneko lurraldeetan lanean. Denbora luzez izan nintzen hornigai-biltzaile. Don ibaian nagusi ziren matxino-taldeak jazarri nituen 1922ra arte, eta talde horiexek jazartzen gintuzten gu? 1923tik aurrera hasi nintzen idazten. Ez dut materiala biltzeko beharrik izan, eskura neukalako?.

Más libros del autor