Sinopsis
Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa,  asperdura, traizioaà
                                            bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den       maitalearentzat.
                                                 Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu  nobela honetako
                                                 protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten  pasarteetan, ikara berberak
                                     behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.
                                                                     Idazle iaio baten sena erakusten du Alaine Agirrek bere bigarren       eleberri honetan, kontakizu
                                      naren erritmoa eta hizkuntzaren edertasuna trebezia handiz uztartzen   baititu gai beraren
                                              inguruko bariazio hauek lantzean.