Sinopsis
Bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bilduma da Kuku!. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak. Karmele Jaiok eta Mikel Casalek sortutako album ilustratuak beldurra du abiapuntu. ?Beldurra zure barnean dago, birikak eta sabelaren artean -esaten zidan amonak-. Hortik atera behar duzu nolakoa den ikusi ahal izateko. Zuk putz egin zure indar guztiekin. Horrela ateratzen dira beldurrak. Eta zuk? Badakizu zeri diozun beldurra?