PIANO GAINEAN GOSALTZEN

PIANO GAINEAN GOSALTZEN

22-11-2000
NARRATIBA
9788475689302
190
260
130x210 mm
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
14.60

Sinopsis

Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. [...][...] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira. Tragedia bat izan dela esan digu Giuliani alkateak, adierazi zuen erakunde hauetako bozeramaile batek bileraren ostean. Alkatearen idazkariak zuzendu egin zituen ordea bere hitzak: alkateak akatsa deitu zion gertaerari, baina ez tragedia, eta gainera, Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile baten antz handia zuela berretsi zuen. Erretratu robotari so, elkarren antz handia zutela ohartu naiz, onartu beharra dago. Biak ziren beltzak. Polizia Saileko buruek, armatu gabeko gazte bat gerarazteko berrogeita bat tiro tiro gehiegi ez ote diren galdetu zaienean, zera erantzun dute: fenomeno honek baduela izen zientifiko bat, zeina den tirokatze kutsakorra. Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat sortzen da inguruko poliziengan, eta energia ezkutu batek eraginik festara elkartzen omen dira, senak hala aginduta. [...]