Sinopsis
Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek           hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale     psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean       kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere  sartuz, tarteka.
                                                Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo      eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak   irakurleari bere azalean sentiaraziz; aldi berean, ordea, poesiara     hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz.
            Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren     isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela,         bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz        eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak,     0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.