Sinopsis
Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei   kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua   jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle            zarauztarra ?taxistaren emaztearen maitalea zena? istripu edo atentatu  ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela     erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri          errealista hori amaitzeko? 
                                      Bere betiko ezaugarriei ?sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren   dotorezia? dohain berriak erantsi dizkie Joxean Agirrek eleberri       honetan: hainbat hari aldi berean jorratzea, gure historia hurbileko   istorio txundigarrienak aletzea, ironia dosi oparoak banatzea? Sasoi   betean dagoela erakusten digu horrenbestez, eta bere narraziogintza    koska bat estuago eraman.