Sinopsis
Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Elenerià baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?
Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neskamutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituenà Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.