JAKOB VON GUNTEN

JAKOB VON GUNTEN

16-10-2005
NARRATIBA
9788497462747
160
216
130x210 mm
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
13.70

Sinopsis

Denbora aurrera eta Robert Walser (1878-1956) XX. mendeko

aleman-idazle handienen artean kokatua dago egun. Haren

bizialdian, ordea, kritikak ez zuen aintzat hartu, ezta baloratu

ere, nahiz eta idazle garaikide batzuek biziki ederretsia izan

-Franz Kafkak ikaragarri miresten zuen, eta orobat Musil, Hoffmannsthal,

Walter Benjamin, Hermann Hesse eta bestek-. Geroago, 1970eko

hamarkadaren erdialdean, hainbat idazle, besteak beste, Thomas

Bernhard, Peter Handke, Uwe Johnson, haren garrantziaz jabetu

ziren, porrotaren grina inork baino hobeto adierazten asmatu

zuen idazlea berreskuratu zuten, eta harrezkero irakurleen mira

walsertarra hazi baino ez da egin.


"Hemen oso gutxi ikasten da, huts egiten du irakaslanak, eta

gu, Benjamenta Institutuko mutilak, ez gara ezertara iritsiko,

hots, guztiok behe mailako zerbait txiki-txikia izango gara

gerora bizitzan. Hartzen dugun heziketa gugan pazientzia eta

obedientzia barneraraztean datza nagusiki, bi bereizgarri, lorpen

gutxi edo batere ez promesten dutenak. Barne lorpenak, bai.

Baina zer atarramentu ateratzen da halakoetatik? Barne garaipenek

inori ematen al diote jateko?"


Horrela hasten da Jakob von Gunten, izen bereko ikaslearen

egunkaria; hau izan zen Robert Walserren eleberrietan hirugarrena

eta, haren begietan, kuttunena. Hemen, bere obra guztian bezala,

sentiarazten dizkigu, nahasian, zehatza eta doigabea, pisua

eta arina, lotsagabea eta begirunetsua: hori da, neurri handi

batean, bere obraren originaltasuna, ez arriskurik gabea bere

gogoaren orekarako. Hor igartzen da halaber, antzaz eta antzez,

autorearen silueta betiere alderraia.

Más libros del autor