HURBIL

HURBIL

01-01-2008
TAMAINA HANDIA
9788476815649
32
205x205 mm
EUSKERA
ALBUMES ILUSTRADOS
agotado
PVP
13.00

Sinopsis

Hurbil komunikazio faltari buruzko alegia bat da, pertsonen arteko harremanei, indibidualismoari, desirei eta zirrarei buruzko gogoeta poetiko sakona. Ikuspuntu literariotik, kontakizunaren soiltasuna eta barne-lotura dira nabarmenak, protagonisten ekintzen paralelotasuna erakusten baita: ahate bat eta untxi bat, nor bere bakardadean sarturik bizi direnak. Obrak gonbit garbia egiten dio irakurleari: gainerako pertsonei bizkarrik ez emateko, "bizitzaren une soilen baina zoriontsuenak beste batzuekin batera bizitzeko aukera ez galtzeko", idazleak berak adierazten duen bezala.

Ikuspuntu estetikotik, Natalia Colombok zenbait teknika nahasi ditu: margo akrilikoak, baina baita collagea ere, eta horretaz gaitera, tipografia berezia. Bistarako baliabide zenbait ere erabiltzen ditu, mugimenduaren eta simetriaren kontzeptuekin jostatzeko, inola ere ahantzi gabe kolore, ehundura, eta materialen nahasketa. Horrekin guztiarekin Natalia Colombok bere estilo eta izaera berezia eman dizkio lanari.

Más libros del autor