Sinopsis
Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro    birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei  jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu  eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli   eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura    handiko jardunean.
                                               Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu       egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez       gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria       asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural   bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.