Sinopsis
Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den     literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela  esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen   hasten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo       duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak     kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak       egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen
                        ahizparekin duen harremana ereà Erotismoarekiko eta literaturarekiko   pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore  mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta     bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta veste idazle      batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean,     aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan    garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.