Sinopsis
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako        maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta    txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko         oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan     ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta     zalantzazko, sigi-sagatsu batà
                                   Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian   daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa,           musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzeaà    horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia            kontakizunari.
                                                   Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.