Sinopsis
Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk  egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik),  eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz:  talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan    kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea;      desira eta jelosia; emakume ezezagun baten miresteaà
             Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan  zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten       ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren    ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten   duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsualaà